> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

DANTZA SOLTEKO TXAPELKETA

2026-07-24 / 2026-07-24

Zumardian. 18:00etan gazteak, 19:00etan helduak.

Gehiago >>

2023KO GIPUZKOA GABON ABESTI SARIKETA

GABON ABESTI LEHIAKETA

1946 urtean jaioa lehiaketa hau Euskal Herrian egiten direnen artean zaha­rrena da eta Gabo­netako musika koralaren erreferentziatzat har dezakegu Gipuzkoan. Lehiaketako sortze idearioan  jasota dagoenez, Errenteria Gabon musikan girotu nahi du kantu koralaren bitartez. Gaur egun, jakina, nabarmen gainditu du helburu hori.

2023KO GRABAKETA OSOAK 

1 /  EGUERDIKO HORRA, HORRA!, KONTZERTUA

https://www.youtube.com/watch?v=9VmU6RHeRKQ

2 /  ARRATSALDEKO HELDUENTZAKO GABON-KANTA LEHIAKETA

https://www.youtube.com/watch?v=a8nEjpsqrCM

Eguerdian Belaunaldien Arteko  Eguberri  Kontzertua ospatzen da, haur eta Plus 60  pertsonen osatutako koru talde handi baten eskutik.

Bi belaunaldi ezberdinetako pertsonak batera interaktuatzea eta amankomunean esperientzia bizitzea da kontzertu honen helburua. 

Arratsaldean, helduen abesbatzentzako gabon kanten lehiaketa ospatzen da, herrikoiak zein federatuak.

Talde bakoitzak aukeratutako euskarazko bi gabon kanta abesten ditu eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak izendatutako epaimahai batek epaitzen ditu.

3 /  ONLINE BIDEZ EGINGO DEN GABON SUSTRAIAK LEHIAKETA BIRTUALA

Gabon Sustraiak On-line burutzen den Lehiaketaren formatu hau federatuak dauden abesbatzei eta munduko euskal diasporako abesbatzei zuzenduta dago.

Partaideek bideo bitartez euskarazko gabon kantaren bat, gehienentzat ezezaguna dena, interpretatzen du Gabonetako errepertoriorako berreskuratzeko asmoz.

Era horretara batzuetan ahaztuta ditugun melodia horiek berreskuratuz, gure musika-ondare aberatsa handitzen laguntzen dugu.

 

Archivos adjuntos

Banatu

Egutegia: Gabon Abesti

Agosto 2026
LunMarMieJueVieSabDom
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2026 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: