> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

DANTZA SOLTEKO TXAPELKETA

2026-07-24 / 2026-07-24

Zumardian. 18:00etan gazteak, 19:00etan helduak.

Gehiago >>

Tradiziozko Jarduerak

Errenteriako Olentzeroa

Euskal mitologiaren pertsonaia hau funtsezkoa da Euskal Herrian errotutako herri-tradizioan.

Jatorriz, urte bukaeraren eta urte berriaren pertsonifikazioa da Olentzero; hala ere, Euskal Herria kristautu zenetik, Gabon Gauean agertu ohi da, Jesus haurtxoaren etorrera iragartzeko.

Modu askotan irudikatu izan da Olentzero; Errenterian eta inguruan, esate baterako, honela deskribatu izan da: ikazkin argia eta on puska, jatun neurrigabea, Jesus jaio dela iragartzeko menditik jaitsia.

Eta Euskal Herriko leku gehienetan ez bezala, Errenterian —behintzat XIX. mendearen bukaeratik— honelaxe irudikatu izan da Olentzero jendaurrean: aurpegia belztuta duen pertsona, txapela handia jantzita, pipa esku batean eta makila bestean; 4 lagunek eramaten dute andetan, farol baten argipean, eta, horiekin batera, haur-talde bat joaten da goizean eta heldu-talde bat arratsaldean, kantari, Gabon Gaueko diru-biltzea eginez.

Egutegia: Tradiziozko Jarduerak

Agosto 2026
LunMarMieJueVieSabDom
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2026 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: