> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

San Joan bezpera

2026-06-23 / 2026-06-23

22:00etan hasita Errenteriako Herriko Enparantzan Soka-Dantza eta San Joan bezperako sua izango ditugu.

Gehiago >>

XXV. ERROMERIA EGUNA

Aurten ere Ereintza Dantza Taldeak, Erromeria Eguna antolatu du. Uztailaren 19an izango da dantzazale guztientzako hitzordu garrantzistu hau.

Herri dantzei eta erromeria giroari bultzada bat emateko ekin genion Erromeria Eguna antolatzeari. Urte asko beranduago jaialdi hau sendotuta dago. Antolakuntzaren konpromezua ere indartu egin da, gainera, datozen urteetarako.

Gonbitea eta deia eginda dago. Errenteriako plazan dantzan ikusi nahi zaitugu jo eta su. Nahi adina musikari eta dantzari lagun izango dituzu bertan. Eta guztiontzat lelo bakarra: Zatoz Dantzara Plazara!!

10:30-11:30 XIII. ERRENTERIAKO BOLA JOKO SARI HANDIA (Foru Plazan). Niessen Elkartea.

10:30 DIANA

11:00 HAMAIKETAKOA. Koldo Mitxelena Plazan.

12:00 DANTZALDI IBILTARIA AIKO TALDEAREKIN. Xabier Olaskoaga Plazan hasita, herriko kaleetan zehar.

14:00 HERRI BAZKARIA. Merkatuzar. Txartelak salgai Arkaitza Tabernan eta Paki Dietetika Zentroan.

17:00 BIXKOR TXARANGA. Merkatuzarren hasita, herriko kaleetan zehar.

17:30 TXISTULARI, TRIKITILARI eta DULTZAINAJOLEAK. Zumardian.

18:30 DANTZALDIA. PATXI PEREZ eta Konpainia. Zumardian.

22:30 GABEZIN ERROMERIA. Agirre Lehendakariaren Plazan.

Banatu

Egutegia: Dantza taldea

Junio 2026
LunMarMieJueVieSabDom
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2026 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: