> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

DANTZA SOLTEKO TXAPELKETA

2025-07-24 / 2025-07-24

Zumardian. 18:00etan gazteak, 19:30etan helduak.

Gehiago >>

ERROMERIA EGUNA eta ERRENTERIA DANTZAN

Asteburu konpletoa aurrean daukaguna!! Izan ere, larunbatean Erromeria Eguna 2012 ospatuko dugu, eta igandean berriz Errenteria Dantzan-en edizio berri bat izango dugu. Biak Ereintza Dantza Taldeak antolaturik.

Jakina den bezela (hau hamalaugarren edizioa dugunez) Erromeri Egunaren helburua herriko kaleak euskal erromeria giroan murgiltzea da. Horretarako programa bikaina prestatu da. Egun osoan zehar, 12:00etatik aurrera, talde guzti hauek ibiliko dira herrian barrena: Alabier, Txorimaloak, TrikiSound, Errenteria Musikaleko trikitilariak, Alkarkide txaranga, Errenteriako gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Juan Mari Beltran eta bere taldea, Astiasaran anaiak, Zubietako joaldunak, Aiko dantza Taldea.

Erromeria Egunean falta ez den beste ekimen bat herri bazkaria da. Koldo Mitxelena Plazan izango da, eta txartelak Ereintza Elkartean, Arkaitza tabernan, Belen gozotegian eta Paki dietetika-dendan daude salgai. 15€ helduak eta 10€ gaztetxoak.

Errenteria Dantzan berriz atzerriko folklorea eta bertakoa uztartzea du helburu. Horretarako, urtero, kanpoko talde bat gonbidatzen du Ereintza Elkarteak. Aurten Mexiko-tik datozkigu eta Ereintza Dantza Taldearekin batera emanaldia eskeiniko digute, esan bezela, igande honetan, Zumardian, arratsaldeko 19:30tan.

Banatu

Egutegia: Dantza taldea

Septiembre 2025
LunMarMieJueVieSabDom
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2025 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: