> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

SANTA AGEDA BEZPERA

2025-02-04 / 2025-02-04

Santa Ageda bezperako koplak, Errenterian. 18:15etatik 21:00etara. 

Gehiago >>

2024KO GIPUZKOA GABON ABESTI SARIKETA

HORRA- GABON ¡  -

Horra Gabon! Gabonetako musika korala eta, zehazkiago, euskal gabon-kanta sustatzea eta garatzea helburu duen ekitaldia da.

1946an jaioa, Euskal Herrian egiten diren guztien lehiaketa dekanoa da, eta Gabonetako musika koralaren erreferente da Gipuzkoan. Bere sorrerako ideietan esaten denez, kantu koralaren bidez Gabonetako musika girotze herrikoia lortzen lagundu nahi du, nahiz eta gaur egun helburu hori nabarmen gainditu duen.

 Ekitaldia hiru formatutan ospatzen da

1 /  EGUERDIKO HORRA, HORRA ¡ KONTZERTUA

Eguerdian Belaunaldiarteko  Eguberri  Kontzertua ospatzen da, haur eta Plus 60  pertsonen osatutako koru talde handi baten eskutik.

Planteamendu honen helburua bi generazioak batera interaktuatzea eta esperientzia komun bat partekatu ahal izatea da.

2023ko grabaketa osoa    https://vimeo.com/900883494

2 /  ARRATSALDEKOGAZTE ETA HELDUENTZAKO GABON-KANTA LEHIAKETA

Arratsaldean, gazte eta helduen abesbatzentzat gabon kanten lehiaketa ospatzen da, herrikoiak zein federatuak.

Abesbatza bakoitzak berak aukeratutako euskarazko bi gabon abesti interpretatzen ditu eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak izendatutako epaimahai batek baloratzen ditu.

2023ko grabaketa osoa    https://vimeo.com/900885807

Errenterian, Lekuona Fabrikan, abenduaren 28an, larunbata, ospatuko dugun Gipuzkoa Gabon Abesti Sariketa - Concurso de Villancicos Gipuzkoa.

Izen emateak: Urriaren 1etik 31ra

Oinarriak hemen.

txapeldunak 2024 horra horra Tolosa loinatz gazte kemena garrintzi gasteiz iruña

Archivos adjuntos

Banatu

Egutegia: Gabon Abesti

Enero 2025
LunMarMieJueVieSabDom
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2025 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: