> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

SANTA AGEDA BEZPERA

2025-02-04 / 2025-02-04

Santa Ageda bezperako koplak, Errenterian. 18:15etatik 21:00etara. 

Gehiago >>

Dantza Taldea

Ereintza Elkartearen barruan sortutako taldea dugu Ereintza Dantza Taldea. Bere helburuen artean, gure dantzak kontserbatzea eta generazio berriei transmititzea daude, tradizio zaharrei forma berria emanez.

Azken urteetan, Ereintza Dantza Taldeak aktuazio ugari izan ditu Euskal Herri osoan, eta baita atzerrian ere, Jaialdi Internazional askotan parte hartu baitu, hala nola, Errusia, Turkia, Irlanda, Belgika, Estatu Batuak eta Austrian.

Bestalde, Euskal Herrian izen handia duten ekintzatan ere parte hartu izan du. Besteak beste, Zinemaldian, Musika Hamabostaldian eta Musikasten. Telebista programetan ere dantza taldearen lanak ikusi ahal izan dira, Olentzero Begi gorrin, Funtzioan, Entre amigos programan, Aire Airen, Goraintzin,...

Gainera, Ereintza Dantza Taldeak ekintza ugari antolatzen ditu urtean zehar: Ezagunenak, Erromeria Eguna (erromeria giroan gende multzo handia biltzen duelarik), Errenteria Dantzan (dantzari eskainitako astea da, bertan atzerriko talde bat izaten delarik), Dantzari Txiki Eguna (urtero 600 haur dantzari baina gehiago biltzen dituena), Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa, dantza ikastaroak,...

Hau guztia gutxi balitz, Ereintza Dantza Taldeak Errenteriako inauteriak berreskuratu zituen, baita san juan bezperako sokadantza ere.

Azken urteetan, dantza taldeak bere ikuskizunak moldatzen dihardu, eszenografia berritzaile batez, euskal dantzek dituzten berezitasunak ikusleek erakusteko asmotan.

Egutegia: Dantza taldea

Enero 2025
LunMarMieJueVieSabDom
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2025 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: