> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

SANTA ZEZILIAKO TXISTU KONTZERTUA

2026-11-22 / 2026-11-22

12:00etan Errenteriako Udaletxeko arkupetan.

Gehiago >>

Artisautza eta Berrikuntza

ARTIOLAren (Ereintza Elkarteak eta zenbait Artisauen Elkarteek osatutako erakundea) helburuen artean artisautzaren inguruko gogoetak egitea, berritze prozesuak (diseinuan, materialetan, merkaturatze prozesuetan e.a.) txertatzea, eta artisauen arteko elkarlana bultzatzea daude.

Helburu hauei jarraiki, honako jardunaldiak prestatu dira (begiratu behean atxikitutako agiria). Errenteriako Merkatuzar eraikinean izango dira datorren Martxoaren 15etik 17ra.

Hauek izango dira hitzlari nagusiak:

- Blanca Garcia Agulló (Fundesarte Fundazioko Idazkari teknikoa).

- Kepa Junkera (musikaria eta konpositorea).

- Martin Azua (disenatzailea eta Bartzelonako Elisava Goi Mailako Diseinu eskolako irakaslea).

- Ana Aldana (disenatzaile eta altzarigilea), Jose Pablo Arriaga (eskultore eta altzarigilea), Joseba Barrusco (eskultorea)

- Mikel Leoz (Albaola Elkarteko kidea. Itsas Ondarean teknikaria)

- Jon Joseba Arakama (erakuslehio-apaintzailea eta Berlingo Premium Exhibitions sariduna)

Sarrera doakoa izango da.

Jardunaldi hauetan zehar, gainera, "Kaikua Oinarri" Diseinu Lehiaketan aukeratutako piezen erakusketa izango da.

Archivos adjuntos

Banatu

Egutegia: Eskulnagintza Azoka

Noviembre 2026
LunMarMieJueVieSabDom
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2026 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: