> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

XXVIII. XENPELAR SARIA - KANPORAKETA

2025-11-21 / 2025-11-21

19:00etan Xenpelar Etxean (Errenteria)

Jare Antzizar / Maddi Agirre / Haira Aizpurua / Beñat Astiz / Kattin Madariaga / Eli Zaldua

Gehiago >>

IÑAKI GOÑIREN ALDEKO KONTZERTU-OMENALDIA

Datorren larunbatean, irailaren 28an, Iñaki Goñi kantari eta zuzendariari kontzertu-omenaldia egingo zaio Andre Mariaren Zeruratzea Parrokian, bere bizitzan musikaren alde jorratutako ibilbide altruista oparoagatik.

Andre Mariaren Zeruratzea parrokiako abesbatza entzungai izango dugu, oraingoan Garrintzi Abestaldea, Andra Mari Abesbatza eta Zaria Koru Eskolaren laguntzarekin, eta Karnaba Otxotea, Santa Cecilia abesbatza eta Donostiako Orfeoiaren laguntza ere izango dute. Iñaki Goñik erakunde hauekin guztiekin harreman estua izan du bere musika jardunbidean.

Erakunde bakoitzaren bakarkako emanaldiaren ostean, guztiek batera, José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean abestuko dute.

Kontzertuan zehar Ximun Sorzabalbere eta Olegario Izagirre organistek parte hartuko dute, baita Xabier Vesga txistulariak eta Javier Puente tenore bakarlariak ere.

Kontzertua Andre Mariaren Zeruratzea Parrokiak antolatu du ERESBIL eta EREINTZA ELKARTEArekin lankidetzan. Kontzertua 19:30ean hasiko da.

Banatu

Egutegia: Ereintza Elkartea

Noviembre 2025
LunMarMieJueVieSabDom
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2025 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: