> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

ERROMERIA EGUNAK 25 URTE!

2025-05-24 / 2025-05-24

Kalejira herrian zehar. 12:00etatik aurrera.

Gehiago >>

Tradiziozko Jarduerak

Urte zaharreko koplak eta Santa Agedako koplak

Euskal tradizioko erronda-abestien ziklo oparokoak dira bi jarduera hauek; bietan, gazte-talde bat elkartuko da, batetik bestera abestuz, dirua edo jana besterentzat edo eurentzat biltzeko.

Eskema bera dute dirua biltzeko erronda-abesti guztiek: gazte-talde bat eta koplari bat baserriz baserri ibiltzen dira, abestiak eta koplak abesten, bertakoak agurtzeko eta horien bertuteak goraipatzeko. Esker onez, baserritarrek dohainak ematen dizkiote taldeari.

Ereintza Elkarteak 60ko hamarkadan berpiztu zituen sakon errotutako bi ohitura hauek, eta Errenteriarren izaerara egokitu zituen.

Abenduaren 31ko eta otsailaren 4ko arratsean, Ereintzaren herri-korua herriko kaleetan barrena ibiltzen da tabernaz taberna eta bertako jabe diren familiei eskaintzen dizkie abesten dituzten koplak. Urte Zaharrean, “Dios te salbe” kopla abesten du koruak; Santa Agedan, berriz, urteko gertakizun garrantzitsuak ekartzen ditu gogora bertsotan.

Egutegia: Tradiziozko Jarduerak

Junio 2025
LunMarMieJueVieSabDom
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2025 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: