> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

ERROMERIA EGUNAK 25 URTE!

2025-04-11 / 2025-04-11

Apirilaren 11ean. 18:00etan. Reina Aretoan.

Mikel Sarriegiren hitzaldia

Gehiago >>

IÑAKI GOÑIREN ALDEKO KONTZERTU-OMENALDIA

Datorren larunbatean, irailaren 28an, Iñaki Goñi kantari eta zuzendariari kontzertu-omenaldia egingo zaio Andre Mariaren Zeruratzea Parrokian, bere bizitzan musikaren alde jorratutako ibilbide altruista oparoagatik.

Andre Mariaren Zeruratzea parrokiako abesbatza entzungai izango dugu, oraingoan Garrintzi Abestaldea, Andra Mari Abesbatza eta Zaria Koru Eskolaren laguntzarekin, eta Karnaba Otxotea, Santa Cecilia abesbatza eta Donostiako Orfeoiaren laguntza ere izango dute. Iñaki Goñik erakunde hauekin guztiekin harreman estua izan du bere musika jardunbidean.

Erakunde bakoitzaren bakarkako emanaldiaren ostean, guztiek batera, José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean abestuko dute.

Kontzertuan zehar Ximun Sorzabalbere eta Olegario Izagirre organistek parte hartuko dute, baita Xabier Vesga txistulariak eta Javier Puente tenore bakarlariak ere.

Kontzertua Andre Mariaren Zeruratzea Parrokiak antolatu du ERESBIL eta EREINTZA ELKARTEArekin lankidetzan. Kontzertua 19:30ean hasiko da.

Banatu

Egutegia: Ereintza Elkartea

Mayo 2025
LunMarMieJueVieSabDom
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2025 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: