> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

ERROMERIA EGUNAK 25 URTE!

2025-04-11 / 2025-04-11

Apirilaren 11ean. 18:00etan. Reina Aretoan.

Mikel Sarriegiren hitzaldia

Gehiago >>

ANTZERKIA: GALTZAGORRI JAUNAREN AITATASUNA

Iritxi da guztiok urtebetez itxaroten aritu zareten unea!!!

Ereintza Antzerki Taldeak bere antzezlan berria aurkezten du. Eñaut Otazo errenteriarrak idatzitako...GALTZAGORRI JAUNAREN AITATASUNA.

SINOPSIA: Patxik ez zuen uste halako herri txikian horrenbesteko zalaparta topatuko zuenik. Herritarrak, neskameak, maitaleak, ostalariak, aitaginarrebak, epaileak...eta bereziki Andoni Galtzagorri xelebrearen komeriak, haren aita, Joxe Antonio Galtzagorri, bere buruari aitatasuna zertan datzan galdetzera eramango dutenak. Horrek guztiak bultzatuko du Patxi maitasunagatik bihurrikeria bat egitera, maitasunak guztia barka baitezake...

ANTZEZLEAK: Arantza Perez, Maria eta Luis Elizetxea, Itziar Prieto, Nerea Suarez, Itziar Etxegia, Eñaut Otazo, Josu Izagirre, Anartz Arrieta, Sabino Irastorza eta Sebas Irastorza.

Uztailak 23an Errenteria Hiria Kulturgunean 20:00etan.

Sarrerak (3€) kulturguneko takillan eskuragarri izango dira emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik. Ereintzako bazkideek doan dute sarrera.

Ezin duzu galdu.

Banatu

Egutegia: Antzerki Taldea

Mayo 2025
LunMarMieJueVieSabDom
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2025 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: